XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) ataleko emaitza: orekako kontzentrazioak orain hauek dira:

* Ikusten denez, erreakzionatzaileetariko baten kontzentrazioa gehitzen denean, oreka eskuinera desplazatzen da, Le Chatelier-en printzipioak aurresaten duen legez.

B-2. GALDERA

NH3 Konposatua: Konposatu kobalente bat da, Van der Waals motako indar intermolekularrak dituena. Inguruko tenperaturan konposatu gaseosoa izango da, zeren indar intermolekularrak magnitude txikikoak baitira. Lotuta dauden atomoen elektronegatibitate-diferentziaren arabera (nitrogenoa hidrogenoa baino elektronegatiboagoa da) eta geometria molekularraren kausaz (molekula piramidala da, oinarri triangeluarra duena), molekula hau polarra izango da.

Cl2 Molekula: Kloro-molekula diatomikoak lotura kobalentea du, molekula homonuklearrei dagokien bezala. Indar intermolekularrak Van der Waals motakoak dira, beraz, ahulak. Hori dela eta, inguruko tenperaturan egoera gaseosoan aurkitzen da. Apolarra da, eta ez da korronte elektrikoaren eramale.

=nAcLo=3 Molekula: Sodio kloratoa espezie ionikoa da (Na+ + ClO-3) ioien arteko indar elektrostatiko intentsuak dituena, sare kristalino bat sortzeko adinakoak. Konposatu hau eramalea da, bai disolbatuta bai fundituta, baina ez egoera solido kristalinoan, zeren, kasu honetan, ioien arteko indar intentsuek eragozten dute korronte elektrikoa eramateko behar den ioien higikortasuna.

=cAf=2 Molekula: Kaltzio fluoruroa espezie ionikoa da (Ca2+ eta F- ioiek osatuta) ioien artean indar elektrostatiko oso handiak agertzen direlarik, sare kristalino bat eratzeko adinakoak. Konposatua, egoera fundituan edo disolbatuta, eramalea da, goian sodio kloratoarentzat aipatutako arrazoiengatik.